Pasa zen ostegunean, Irailaren 15ean, ULMAko hiru kideren bisita izan genuen eskolan. Berauek, ULMAren istoria eta jatorriari buruz hitz egin ziguten eta baita gaur egun eta etorkizunean dituzten erronka berriei buruz ere. Batez ere, bi ardatz nagusi azpimarratu zizkiguten; Bata, Ulmarentzako Oñatiar gazteek duten garrantzia, biharko eguneko langileak izango baitira; bestea berriz, Ulman Euskarak duen presentzia eta azken urteotan, ezinbesteko baliabide bilakatu izana.
Guzti honekin, bizikleta martxa batetara gonbidatu gaituzte beraien enpresa hobeto ezagutzeko; datorren ostiralean, hilaren 23an, arratsaldeko 16:30. Parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!!
GORGOMENDI-IZURDEA
URGAINTXOAK
lunes, 19 de septiembre de 2016
IRRIFUXIATUAK!!!
Hotz Oñati taldearen eskutik jaso dugun gonbidapenari jarriki, gure eskolan motxila solidarioaren proiektuan parte hartu dugu. Ikusiko duzuen bezela, buru belarri aritu gara Errefuxiatuei languntza bidali ahal izateko lanean. Hona hemen, 6. mailakook osatu ditugun 10 motxilak eta taldekideen argazkiak. Ea aurtengo negua, bigunxegoa egiten zaien gure lagun Errefuxiatuei.
Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik!!
Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik!!
jueves, 30 de junio de 2016
OPORRAK HELDU DIRA.
Elkarrekin igaro ditugun uneak, oso onak izan dira, ahaztuezinak!
Orain uda disfrutatzeko garaia heldu da.
Oso ondo igaro oporrak eta laster arte.
Irailean Karmelerekin topo egingo duzue. Guadaluperekin , berriz,
hainbat sorpresa izango dituzue.
MUSUAK ZUENTZAT!!!!!!!!!
LASTER ARTE!!!!!!!!!!!

martes, 21 de junio de 2016
ORAINGOAN ERE IRABAZLE IRTEN GARA 5.MAILAKOOK.
Agenda 21ekin lotuta dagoen lantxo bat egin dugu taldeka eta horietatik batek 2. saria lortu du. Eurentzako, talde bakoitzeko partaide bakoitzari opari bana jaso, euren andereñoarentzat (Karmelerentzat ) beste opari bat eta beste guztiontzat boligrafo bana.
Aaaahhhhh! Ez da edozein boligrafoa, ekologikoa baizik.
Aaaahhhhh! Ez da edozein boligrafoa, ekologikoa baizik.
viernes, 27 de mayo de 2016
BERTSOTAN
Aurten, bertsolaritza lantzen ibili gara Mirari Sagarzazurekin. Hamabost egunetik behin guregana etorri, erakutsi, etxerako lanak bialdu eta...kurtsoan zehar, ikasi duguna bertso emanaldian erakutsi egin dugu.
Hona hemen,talde bateko argazkiak eta beste taldeko bideoa

OSO POZIK AMAITU DUGU, ASKO IKASI DUGULAKO SENSAZIOAREKIN.
miércoles, 18 de mayo de 2016
TRAUTIKOAK GUREKIN.
Trautikoak gurekin egon dira euren bizipenak konpartitzen.
Saio polita, hunkigarria eta aberasgarria izan da.
Trauti kideen bitartez, gure ikasleek, beste errealitate bat ezagutu dute eta horrez gain, txanela proiektuko gaiari (zentzumenak.. ) amaiera emateko, aukera paregabe batekin bukatu dugu.
Ikasleek parte eta interes handia erakutsi dute.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)