viernes, 27 de noviembre de 2015

ERAKUSKETA PASILOAN

kaixo, kaixo!!!!!!!!
Unibertso gaiarekin amaitzeko, bai plastika orduetan baita proiekto orduetan ere egindako lana  kaleratu egin dugu gure pasiloan.

 Gonbidatuta zaudete etortzera.

    ANIMA ZAITEZTE!

Hona hemen argazki batzuk.










Unibertso gaia alde batera utzita  GURE EUSKAL HERRIRA bueltatu gara.


martes, 10 de noviembre de 2015

Kaixo denoi:
Oporretatik bueltan langile etorri arren, ez dugu astirik izan zuekin egoteko. Hemendik aurrera ea sarriago gauden!!!!!!!!




Proiektoko 1.go gaiarekin, hau da, Unibertsoarekin , oso gustura egon gara.  Bai Iruñan bai gelan asko ikasi dugula adierazi behar dugu.

Hona hemen argazki batzuk.




 
















Bai neska- mutil ederrak ditugun!!!!!!!!!!!


martes, 30 de junio de 2015

AGURRA


Kaixo guztioi,

Bi ikasturte ondoren, iritsi da zuek agurtzeko unea.

Plazer bat izan da zuen seme-alaben irakasleak izatea eta zuekin izan dugun harremana ere eskertu nahi dizuegu.

Ondo pasatu oporrrak eta hurrengo ikasturte arte.

viernes, 22 de mayo de 2015

TO FINISH WITH OUR 5TH PROJECT WE HAVE DONE AN ORAL PRESENTATION OF SOME AMERICAN COUNTRIES. LISTEN AND WATCH IT.



jueves, 21 de mayo de 2015

AMERIKAKO BIZTANLEAK:







1-AZTEKAK:


http://gizartedunboa.wix.com/aurkikuntza-geografikoak#!aztekak



Nekazari eta artisauak ginen. Eraikin handiak ( piramide mailakatuak) egin genituen jainkoak gurtzeko. Idazkera hieroglifikoa erabiltzen genuen.
Borrokalari sutsuak ere baginen.
Hernan Cortes espainiarraren armada izan zen gure suntsitzaile nagusienetakoa.


2- MAIAK


-Cultura Maya





Nekazari eta artisau bikainak ginen. Eguzkia eta ilargia gurtzeko piramide mailakatuak egin genituen.
Idazkera hieroglifikoa ere asmatu genuen.
Borrokalariak ere baginen.
Baina ez dago gure desagerpenaren inguruko informazio gehiegirik.
 

3-INKAK:

 
Nekazari eta artisau onak ginen. Machu Picchu hiria eraiki genuen . Bertan ere piramide mailakatuak daudelarik.
Ez genuen idazkera hieroglifikorik erabiltzen , marrazki bidez trasmititzen genuen gure jakinduria.
Gerlariak ginen eta armada handiak osatu genituen. Francisco Pizarrok, soldadu espainolekin gure hiria suntsitu zuen.




















Dakizuen bezala, atzo,Elkar ipuin eta ilustrazio lehiaketan bozkatzeko  azken eguna izan zen.
Denon parte hartzeagatik eskerrik asko. Gaur goizean, hirugarren postua lortu dugula jakin dugu.

Eskerrik asko guztiei

Aupa Urgain

Zorionak jokin
JOKIN

JOKIN
Oñati
1061 bozka

3.

viernes, 15 de mayo de 2015

BISITA BEREZIA


Gaur goizean bisita berezia izan dugu gelan. Enkarni etorri da gurekin egotera. Gauza asko ikasi ditugu baina batez ere, oso gustura egon garela azpimarratu nahi dugu.

Encarnik esan digu zein garrantzitsua den gizakiontzat Ama Lurra eta Natura.

Bisita hau Euskal Herriko ohitura eta tradizioekin lotuta egon da. 

Mila esker Encarni irrikitan gaude zu berriro gure gelara etortzeko.







kuartzoaren garrantzia azaldu digu


sendabelar atzuk ekarri dizkigu: salvia, lavanda, errromeroa, iodo belarra, melisa





stevia dastatzen egon gara



ESTEVIA




LASAITZEKO ARIKETA BA EGIN DIGU, Sansula musika instrumentoa erabiliz



 

lunes, 11 de mayo de 2015


ELKAR ILUSTRAZIO ETA  IPUIN LEHIAKETA



Marrazki honekin Jokin Zubillagak aukera du lehiaketa irabazteko. Horretarako zuen bozka behar beharrezkoa dugu. Klik egin hemen behean eta bozkatu sakatu.


http://www.irrienlagunak.eus/ilustrazio_eta_ipuin_lehiaketa

miércoles, 6 de mayo de 2015


IPAR AMERIKAKO INDIARRAK

Zerbait irakurri nahi baduzue, hemen jarri dizuegu informazio apur bat

http://www.calameo.com/read/001058545ff7fddd0426f


INUITAK





Aste honetan inuiten inguruan aritu gara eta hona hemen gehiago jakiteko link bat

https://www.youtube.com/watch?v=6UIrgAFW3aQ&feature=youtu.be




jueves, 23 de abril de 2015

OSTEGUNA EKINTZAZ BETETA

Gaur goizean arraunlariak bihurtu gara eta arratsaldean marinelak. Eguraldia lagun, Lekeitioko portuan eta itsasargian egon gara.

ARRAUNLARIAK













MARINELAK