viernes, 27 de mayo de 2016

BERTSOTAN

Aurten, bertsolaritza lantzen ibili gara Mirari Sagarzazurekin. Hamabost egunetik behin guregana etorri, erakutsi, etxerako lanak bialdu eta...kurtsoan zehar,  ikasi duguna bertso emanaldian erakutsi egin dugu. 
Hona hemen,talde bateko argazkiak eta beste taldeko bideoa 









OSO POZIK AMAITU DUGU, ASKO IKASI DUGULAKO SENSAZIOAREKIN.


miércoles, 18 de mayo de 2016

TRAUTIKOAK GUREKIN.

 Trautikoak gurekin egon dira euren bizipenak konpartitzen. 
 Saio polita, hunkigarria eta aberasgarria izan da. 
Trauti kideen bitartez, gure ikasleek, beste errealitate bat ezagutu dute eta horrez gain, txanela proiektuko gaiari (zentzumenak.. ) amaiera emateko, aukera paregabe batekin bukatu dugu.




Ikasleek parte eta interes handia erakutsi dute.
5 URTEKO GELAKOAK GURE GELARA 

Aurreko asteazkenean, 5 urteko gelakoak gure gelara etorri ziren, haiek asmatutako ipuin bat kontatzera.

"XAGU MAITEMINDUA"izenekoa.





BAI ARTISTAK!



martes, 17 de mayo de 2016

5.MAILAKOAK NATUR ESKOLAN

Aurreko asteartean,  natur eskolakoekin batera errekako ura eta erreka inguru dauden landaretza aztertu genuen.

Goizean erreka aztertu eta bertan bizi diren animaliak, larbak...jaso genituen. Bai ederto ibili ginela!
















Arratsaldean, berriz erreka ondoan dauden landareen hostoak batu, paper batean itsasi eta azkenik, bakoitzaren izena idatzi 

























lunes, 16 de mayo de 2016

GATZAGAN

Joan zen astelehenean, Gatzagan izan ginen. Bertan Jakion, Gatz museoa eta Erdi Aroko herria (Gatzaga ), ezagutu genituen.
Eguraldia lagun izan genuen.













 Denok, adi-adi egon ginen, ahalik eta informazio gehien barneratzen.

 

Erdi Aroko herri zoragarria gure bailaran!!!








viernes, 6 de mayo de 2016

ASKIZUN (ZUMAIAN) 

Askizun hiru egun egon ondoren ,bertan egin ditugun ekintzak erakustera goaz.
Astelehenean, heltzeaz batera , maletak utzi eta Getariara oinez joan ginen. Bidean hainbat istorio interesgarriak entzun genituen: Juan  Sebastian Elkano nor zen eta zer egin zuen, Ketarena, arrantza mota ezberdinak...

Hona argazkiak









ITSAS ARGIA ere gertutik ikusi genuen







Arratsaldean autobusez bueltan....lanak eta jolasak frontoian eta gosetuta .....afaltzera!!!
 


Ondoren, pijama desfilea eta kontu-kontari berandu arte.

Hurrengo egunean pereza barik, jaiki, gosaldu eta tailerra egitera :" Arrantza egiteko aparejoak" eta arratsaldean itsasontzian ibili ondoren.....arrantza egitera!










Eta arrantzatu ere!!!!!





 JOLASTU ETA LANA!!!




 Hirugarren egunean AIORAren urtebetetxea ere ospatu genuen. 




ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



Zumaiara jeitsi eta ekosistemak aztertzen egon ginen: Padurak, dunak....








Arrantzale bihurtuta, zapia eta guzti, etxerako bidea hartu genuen.


PRIMERAN IBILI GARA!!!